Merkataritza aktibatzeko laguntza-programa
Etxebarri+ programa merkataritza-lokalak alokatzeko, erosteko eta/edo modernizatzeko laguntzak ematean datza.
Programa honen bidez, Etxebarriko udalerriko merkataritza-zuzkidura eta agertokia handitu eta hobetu nahi dira, bereziki tradizioagatik eta kalitateagatik merkataritza-erreferente bihurtu diren negozioen kasuan.
Nori zuzenduta?
Ekintzaileak
Beren merkataritza-jarduera Etxebarrin garatu nahi duten ekintzaileak
Martxan dauden Dendak eta Negozioak
Beren merkataritza-jarduera Etxebarrin garatzen duten dendak eta negozioak
Laguntza motak
Alokatzeko edo erosteko laguntzak
merkataritza-lokal hutsak edo belaunaldi-erreleboagatik jarraipena eman nahi zaien negozioak
Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko inbertsioetarako laguntzak
merkataritza-lokal berriak, lehendik daudenak edo belaunaldi-erreleboagatik jarraipena emango zaienak
Nola eskatu laguntza bat?
Eskaera telematikoa
Oinarrietan adierazitako eskabide-eredua eta eskatutako dokumentazioa erantsi beharko dira.
Harremanetarako
Egetiaga Uribarri, 1ª – (beheko solairua) 48450
Astelehenetan: 14:00-18:00
Astearteetan eta Ostegunetan: 9:00-13:00
(Aurrez aurreko arreta, aurretiko hitzorduarekin)
670 487 928
merkabulego@etxebarri.eus
