Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Proyecto GO!! EtxeMarket | Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Prestakuntza-premiak etengabe detektatzeko behatoki bat irekitzea

Merkataritza-establezimenduetan eta zerbitzuetan lan egiten duten langileek dituzten prestakuntza-premia zehatzak behatu beharrak sortu du ekimen hau.

Zer da?

Lehenengo fasean, informazioa biltzeko lan bat egingo da, elkarrizketa pertsonal eta galdetegi erdiegituratu baten bidez, gure sektoreetan lan egiten duten pertsona guztiei.

Era berean, plataformaren bidez inkesta bat egitea aurreikusten da atxikitako merkatari guztientzat, arlo ezberdinetan dagoen maila eta sakondu beharreko kontzeptu beharrezkoenak egiaztatzeko.

Informazioa bildu, ustiatu eta aztertu ondoren, prestakuntza-ekintza berriak planifikatzeko edo daudenak birplanteatu/egokitzeko prest egongo da, sektoreari zuzendutako prestakuntza-ekintzak garatzen dituzten eragileekin koordinatuta.

ONURAK:

  • Jarduera ekonomikoa eta ekintzailetza bultzatzea, merkataritzari arreta berezia jarriz
  • Gizarte-kohesioa eta zerbitzuetarako sarbidea erraztea
  • Etxebarri Smart City udalerri adimentsua, eraginkorra eta iraunkorra izatea, aurrerapen teknologikoak herriaren zerbitzura jarriko dituena, hondakinen, energiaren, trafikoaren eta mugikortasunaren kudeaketa hobea izan dadin.

Nola parte hartu

Tokiko denda/negozio bat bazara eta parte hartu nahi baduzu. Egin klik hemen

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Beste ekimenak

Privacidad